KAIXO SA-PATIK
Hello Pipol !!!!!!!!
jejeje Ointxe bertan bueltau gare 2 egunetako trekking batetatik... En otras palabras, 2 egun eta gaba bateko mendi bueltatik. Pasada bat izan da!!! Kriston euri-zaparradak euki dittugu gaur eta nire oinetako desegokixetan (mendiko botak biherrien, deporteko zapatilla batzuk ekarri dittut! m'as tontaa.....) 5 kilo lokatzara naukola... baina bueno! Izugarrizko esperientzia izan da! Hori duda barik!
Seulera bueltatzian denbora gehixaukin eta lasaixau argazki eta guzti idatziko dot, baina momentuz, gutxi gora beherako bat:
Asteazkenien gabeko 10.30tan heldu ginen bixok Hanoiko aireportura: Christine Hong/KOngetik bueltan eta ni Seuletik! Gabeko 12ak aurretik ez gauen hotelien aterrizau ... kontauko dotzuet peripezixak....
Ostegun goixien goiz, baina ez nahikua goiz, Halong-Bayra fateko tour bat bilatzen hasi gauen eguna eta azkenien, 8.30 norbait topau gauen organizetako. KOntua da goizeko 7.30tan urteten dauiela danak... Enfin, eguerdixan heldu gitzen barkura, barkuen bazkaldu eta ala! Badiara. Bertan bazkaldu eta koba batetara eta gero kayak baten ibili gitzen... Enfin, hau deskoordinazinua!!! jajajajjajajajaj Barkuen afaldu eta lotara!!!
Ostiral goizien, beste badia batera fan gitzen eta gero buelta! Bazkarixa en tierra firme izan zan. Hanoira 5tan heldu gitzen eta 9tan trena hartu bittartien, denbora apur bat in gauen, Sapako tour hau reserbau eta afaldu eta masajetxo bat eta.... Enfin, 9tan trenien sartu eta hurrengo goizeko 6.30ak arte lo seko!!!! Hura kantzazinua!!!!
Sapara heltzeko tren estazinotik ordu bete autobus moduko baten ibili ginen mendixan gora... eta hona heldu ta segidan mendi bueltia hasi gauen, neskatilla bat gida moduan hartuta. Lo be, tribu baten herrixan in dou eta gaur ya buelta!!! gabien trena hartu biot barriro GHanoira eta bixer abioia Seulera. Christin hemen gelditzen da, aste pare baterako esan dau.... Ia eguraldixaz gaur baino suerte hobia daukon... Ze puf!!! Zelako zaparradak!!!!
Esperientzia itzela ! esan dotzuet...Halong-Bay, oso ondo... baina oso turistikua eta masifikauta. Gainera beratako berua etzan bape sanua! Humedade oso altua eta gainera barkoko komun danak blokeauta bukatu zauien.... Oseake pentsau, nahikua ta sobra izan zan!!! HOri bai paisajiak itzelezkuak!!! eta jendia oso jatorra.
Sapa ostera, beste mundu bat da, tribu edo kultura diferentietako jende asko bizi da ehemen... eta hain turistikua emuten ez dauen arren... egun bukaeran konturatzen zara hemen be, turista nazkagarrixok zenbateraino alteretan douen holako herrixka txikixetako bizitza naturala... Enfin! Globalizazino puneterua!!!
Bueno, pipol! ORdenatia hurrengua itxi biotzat... 5 makina egon arren, bakarrak funtzionetan dau eta! Formal segi eta laister arte!!!


0 Comments:
Publicar un comentario
<< Home