2006-05-12

INDIA I : llegada

No sé como hacerlo... tengo una especie de diario q he ido escribiendo en un cuadernillo q me gustaría plasmar aquí... xq ahí iba contando las cosas según las veía y creo q la plasmación de mis sensaciones o sentimientos o reflexiones será más cercana a la realidad si copio lo escrito en esos días q si escribo ahora algo viendo las fotos... Por lo q pondré en cursiva lo q fui escribiendo durante el viaje... y los demás comentarios q introduzca ahora en letras normales, fale?! Alguna fotuki tb caerá... trankis!!! ;-)

Maiatzak 2: 20h30
Por fin, hasten dut Indiako abenturen kontaketa. 2 egun eskax daramatzat eta iadanik oso beteak.
Atzo Maiatzak 1, goizeko 4.30ak inguru iritsi nintzen "etxera". Prepaid taxi-a izan arren, propina bat eskatu zidan dagoeneko txoferrak. Ongi-etorria emateko gisara edo... Eskerrak Mario nire zain esna gelditu zen eta trantzetik ateratzen lagundu zidan. Zenbat eman, zenbat merezi, onargarria ote, edo ez...

Daniren (Eusko Jaurlaritzako bekarioa... osease nire homologo hindua! jaja) "bizilagun" honek ongi-etorria eman, logela erakutsi eta txatxaran zatitxo batez egon ondoren, sobrera. Goizeko 9tan diana eta 9.40tan motorrean bere Unira eraman ninduen, bertan tren bileteak eros nitzan. 4 bilete behar nituen eta 3rekin atera nintzen handik:
1. Dehli - Jaipur : Maiatzak 2 goizez
2. Jaipur - Agra : Maiatzak 4 goizez
3. Agra - Varanasi : Maiatzak 4 gauez
4. Varanasi - Dehli : Maiatzak 6 gauez
3.biletea falta nuelarik merkatura bidali ninduen udako erropak erostera. Kurta pare bat, praka batzuk... Mario bera, JNU Dehliko unibertsitatean doktoradutza egiten ari da... urtean zehan Seulen bizi da eta distantziara egiten du, baina noizik behin bueltatzen da Dehlira irakaslearekin gauzak zehaztera... Enfin! Nire kabuz, tren geltokira iritsi nitzela, ea bileterik erosteko gai nintzen edo ez. A trancas y barrancas Tundla-Varanasi esakaini zidan eta nik OK eman. Aurrera! Indiako abentura hasteko prest!!

Atsaldea siestan pasa nuen, ezer jan eta gutxi edan, bero... lo gutxi eginda abioian... Gauean Dani agurtu eta ohera. Mario eta Evarekin afaldu nuen (azken hau Cervanteseko irakasle): Oilasko thalia= verdurak, arroza, lentejak, artoa, eta oilasko-curry. Goxoa. Goizean goiz jaiki behar eta 22h30tarako ohean.

2006.05.2
Goizeko 4tan esanatuta, taxia hartu eta okerreko tren geltokian agertu naiz Jaipurrera trena hartzeko. Kaka Zaharra!!!

Jator aurekztu zaidan tipo batek lagundu nahi izan dit oso bihotz-zabal. Abisatuta egon arren, segituan ulertu dut haren asmoa. New Dehli estaziotik Old Dehli estaziora eta etxera eraman nau bere taxian eta guzti horregatik dirua eskatu dit: 700 Rupia!!!!!! nik 450Rs ordaindu dizkiot eta listo!!! Engainatzeko beti prest!!!

Trena galduaz gain, engainatu! Eskerrak Daniren bizilagun baten bisitak kotxe bat alkilatu zuten Jaipurrera joateko! Haiekin batera sartu naiz kotxean eta nire treneko lehen bidaia hurrengo batetarako utzi dut.

Jaipur-era iritsi aurretik AMBER FORT egin dugu geldialdia. Kachchwahas (1037-1727) garaiko kapitala zen Amber. Mendarteko pasadisu estu batetatik iristen da Amberrera eta Fuerte edo gaztelua, 2 mendetan zehar handitzen joan den eraikuntza bat da. 20 minutuko igoeraren ondoren, bertako gela, apartamentu, tenplu (non argazkietan ikus daitezkeen itxurak "ipini" zizkidaten...), pabiloi, jardin... ikusi daitezke.


Ondoren Jaipur bertan City Palace bisitatu genuen eta beste bikotea tren bila zebilenez tren geltokian ere egon gara. Egungo familikideak oraindik ere palazio honen zati batetan bizi omen dira, baina kanpo eta barruko patio ezberdinetan museoak daude gaur egun: armak, jantziak, alfombrak... Baita zilarrezko bi pote izugarri. Itxuraz, Inglaterrara egin behar izan zuen bidai batetarako, Ganges-eko ura eraman zuen potetzar hoietan garaiko maharaják!!!! Bote bakoitzean 900 litro eraman zituzten...


Bazkal ordurako hotelean check-in eginda zuten haiek eta hotel hortan bertan bazkaldu dugu. Gero nire hotelean check-in egin eta listo, atsalde pasa: Hawa Mahal eta Bazaar. Hawa Mahal hori, 5 pisutako fatxada larros bat besterik ez da, sare itxurako harriekin eginiko 593 lehioz osatua; zeinaren atzean palazioko emakumeek hiria ikus zezaketen, beraiek ikusiak izan gabe. Bazaar-a kaosaren definiziorik zuzenena iruditu zitzaidan... hala ere, estrategikoki pentsatuta dagoela dirudi... turistei ezer saltzeko posiziorik onenean eta elkarren arteko lankidetza harreman batetan oinarritua dagoela iruditu zitzaidan... Denda batetan sartzeko "engainatzen" zaituenean eta zu bila zabiltzana ez badaukate, ondokora joan handik ekarri eta gero beraien artean konpontzen dira... "Mafia" bat baino gehiago ibiliko den susmoa ere badaukat...


Eta horrela bukatzen da turismoko egun bete bat, bero asko, izerdia, eguzkia, jendea, kaleetan zehar ibili, bero gehiago, botilaratutako ur "mineral", erosketa batzuk, komertziante "engainatzaileen" aurkako borrokak... Afari legea egin, dutxa on bat hartu eta ohera... gida eskuartean, hurrengo egunari nolabaiteko itxura emateko... baina berau itxi eta biharamunak gordetzen dizkigun sorpresekin amesteko gogo gehiagorekin... Ondo Lo Egin!!!